Ongi etorri/Wellcome/Willkommen

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Alfabetizazio digitala

Bideo hau partekatuko dugu: Bideoan, ikusi daiteke nola teknologien bidez gauzak imajinatu beharrean ikusi datezkeen. Askotan, kontzeptu batzuk ikusi ezin ditzakegunez imajinatu beharra dago. Eta teknologia berriek, imajinazio hori errealitate bihurtuz, hauen irudiak eskeintzen dizkigute.Adibidez, giza gorputzean gertatzen diren prozesuak. Hezkuntzan, mota honetako gauzak oso erabilgarriak izan daitezkeela uste dut, praktikotasuna agerian ikusten delako. Baina, ondo jakin behar da, agertzen diren gauzetatik egokiena edo erabilgarriena dena aukeratzen. honetarako, aldabetizazioa beharrezkoa da. Alfabetizazioa, interneten gauzak bilatzeaz aparte, honek zer inplikatzen duen jakitearen kontziente izatea inplikatzen du, atzean nor dagoen jakin behar da, sareko arauak jarraitu, pribazitatea mantendu... Kritikoak izan behar gara, kultura digital baten parte izanda gauzak baloratzen jakin behar dira eta komenigarriak dren edo ez jakin behar da.

jueves, 9 de diciembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBEL DIGITALA

Gaur egun asko entzuten den gaia da Eskola 2.0 eta arbel digitalaren asuntua. etorkizunerako berrikuntza bezala ikusten da eta gure eskolan etorkizunerako prestatuta egongo direla esaten da. baina hori ez da guztiz horrela.
Guzti hau negozio hutsa da, multinazinalen negozioa.hauek euren produkutuak egin eta eskolei saldu die emaitzak ziurtatuz.
Emaitzak ez dira onak. Tresna hauek eskoletan sartu dira inungo helburu didaktiko eta pedagogikorik gabe, emaitza txarrak lortuz.
Enpresa multinazionalek programa zehatz batzuk sartu dituzte tresna hauetan eta hortik ezin da atera, irakasleekin kontsultatu beharrean.
Praktikan emaitza txarrak ikusi izan dira eta uko egin izan diote askok, baina, hala ere, teknologia berriak ez dituzte baztertu.
Teknologia Berriei ez zaiela ezetz esaten Informazioaren Gizarte honetan oso garrantzitsuak baitira.
Bukatzeko esan, hezkuntzaren egoerak onera joan dadin eta benetan tresna digital hauek bere lekua izan dezaten eskoletan, lehenik eta behin eskolaren errealitate anitzak ezagutu behar dira emaitza hobeagoak ziurtatzeko asmoz.

Netiketa

Helbide honetan agertzen diren gomendioak irakurri,komentatu:
Normalean orientazio horiek jarraitzen dituzu?
Baten bat berria al da? Ondoko lagunarekin sentzua komentatu.
Zein deritzozu inportanteena eta zein garratzi gutxienekoa? Zergaitik?


Neurri hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkin denok "hizkuntza" edo ohitura berdinak izan ditzagun.
hauetako asko jadanik betetzen ditut,hala nola, ez ditut artxibo oso handiak bidaltzen, ez dut letra larriz idazten garrasi egin nahi ez badut...
Baina batzuk berriak dira niretzat, RTF formatuan idaztearena esate baterako.
nire ustez ez dago bat bestea baino garrantzitsuagoa denik. azken finean, denon segurtasunerako egiten diren gauzak dira eta ohitura hartzea baino ez da. ez du ezertarako balio hauetako bat betetzea, bestea inoiz egiten ez badut.
Protokolo antzeko bat dela ikusten dut eta interesgarria litzateke denok hau jarraitzea.

domingo, 21 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Blogak, gaur egun, aplikazio desberdin asko ditu.
Gaurkoan, irakaskuntzan daukan aplikazioari buru hitz egingo dugu, hori baita gure esparrua.
Blogaren erabilera irakaskuntzan, IKT-ak geletara hurbiltzeko da. Horrela, ikasleek, zertxobait gehiago ikaskiko dute hauen inguruan.
Aukeretako bat da, gela bakoitzeko blog bat sortzea eta bertan gelan emandako gaiak aurkeztea litzateke. Horrela, liburua ez den beste bide batez, haurra informazioa eskuragarri izan dezake.
Honetaz gain, gurasoak ere, klasean lantzen dutenaren jakinaren gainean egon daitezke. Eta, baita, eurek partehartzaile izan daitezke, zergatik ez.
Bloga, irakasleak berak sortu eta editatu dezake eta ikasleak bisitari soilak izan, edota ikasleek editatu dezakete eta sarrerak sortu.
Nire ustez, horrelako ekintza bat oso baliagarria izan daiteke, baina neurtu beharrekoa dela uste dut.
Ikasleak editore bihurtzen direnean, nire ustez diziplina bat eraman behar da (haster batek editatu, edo bik...). Eta editatu beharrekoa markatu, ez daitela libre izan, bestela engatxatzeko arriskua sortu daiteke, edota garrantzitsuak ez diren gauzetan ibili.
Beraz, bloga baliogarria izan daitekeen tresna bat dela uste dut, baina kontrolpean egiten denean.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Eten digitala - "Reflexion sobre la brecha digital y la educacion"

Gizarte talde batzuetan, euren ezaugarriak direla eta teknologia batzuetara ezin izan dira heldu. Ezaugarri hauek, adina, generoa, ekonomia egoera, edo ikuspegi kulturala bezalaoak dira.  Eten digitala, pertsona hauen eta teknologiara heltzeko aukera dutenen arteko desberdintasuna da.
Arrazoi asko egon daitezke hau gertatzeko, hala nola:
-          Ekonomikoa:
Dirua dela eta, herrialde askok ez daukate baliabide hauetara heltzeko modurik. Idazle honek esaten du egunen baten helduko direla teknologiak baina dagoeneko botere desberdintasuna lar handia izango dela
-          Pertsonen ikaskuntza:
Pertsona batzuk honen inguruko gauzak ikasi dituzte eta beste batzuk ez. Beraz, hor desberdintasun bat markatzen da erabileran.
-          Generazionala:
Gaur egungo gazteek, helduek baino hobeto maneiatzen dituzte teknologia berriak eta nabarmenezko desberdintasuna nabaritzen da. Horregatik, askotan, irakaslea ez da zur sentitzen teknologia berriak erabiltzerakoan ikaslearen jakintasuna dela eta.
-          Generoaren araberakoa:
Kultur talde batzuetan emakumea baztertuta dago. Eta orokorrean, gizonak hobeto darabiltza teknologia berriak emakumeak baino.
-          Ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa:
Teknologia berriak ez daude pertsona guztientzat egina. Eskolan hau arazo bat da, teknologia berri guztiak ezin direlako ikasle guztiei egokitu.

Nire ustez, eten digitalak gertatzeko arrazoiak gutxituko dira. Arrazoi ekonomikoak esaterako berdin jarraituko du, botere aldea asko areagotuko delako. Baina pertsonen ikaskuntzakoa, generazionala, generoaren araberakoa eta ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa murriztu egingo direla uste dut. Zergatik? Bada, ekonomia ondo dagoen herrialdetan generazioak aurrera Joan ahala, pertsonak gehiago prestatuko direlako, genero bazterketarik ez delako egongo eta arazo fisiko eta psikikoak dituzten pertsonentzat baliabideak egongo direlako. Guzti hau ekonomia ondo dagoen herrialdetan, bestetan ordea, suposatzen dut berdin edo antzera jarraituko duela. Baina hori bai, eten digitala beti egon izan da, oraindik dago eta etorkizun batean egongo da.