Ongi etorri/Wellcome/Willkommen

sábado, 23 de octubre de 2010

“Prometeus. La revolución de los medios”



1.    Zein da bideoaren gaia?
Bideoak erakusten duena, IKT-en eboluzioa da. Liburu, egunkari edo irratietatik, orain daukagun internetera. Eta internetetik etorkizun batean izango ditugun eduki edo aplikazioetara.
2.    Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
Bideo hau ikusi ondoren, nire inpresioa da, egunen baten makinak egingo dutela dena. Eta dena birtualizatua egongo dela. Eta egia esan, nahiz eta TTBB-en presentzia beharrezkoa ikusi, pena asko ematen dit. Gizakiak bizitza sedentario bat emango duelako. Egun guztia eserita pantaila baten aurrean.
3.    Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Esan bezala, pena asko ematen dit dena birtual ikustea. Makinek aginduko dute pertsonaren gainetik, horrek tristura dakarkit. Azkenean gizakiak ez du lanik egingo. Abesti batek esaten zuen bezala “makinak lanean ta pertsonak paroan. Zer gertatu da? Nola daiteke? Denak dauko .com!”
4.    Eskolak zerbait egin dezake?
Eskolan jada, presente daude teknologiak. Eta momentuz ez dut arazorik ikusten baina ez dut uste aurrerapen gehiagorik komeni denik. Beraz, eskolak dauden bezala gelditzea komeni dela uste dut. Aurrerapenak egin ditzala baina salto handiegirik eman gabe.
5.    Eta guk, zer egin dezakegu?
Beno, nik uste dut. Puntu larriren batera heltzen bagara, gizakia errebelatuko dela eta arazo bat balego aurre egingo diola. Beraz espero eta uste dut, ez dela ezer txarrik gertatuko

No hay comentarios:

Publicar un comentario