Ongi etorri/Wellcome/Willkommen

jueves, 14 de octubre de 2010

Web 2.0-ri buruzko bideotxo bat!




Orainarteko web estatikoak atzera utziz kontzeptu berri bat azaldu da gure blogosferan: Web2.0.
Hala ere, zaila egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz saiatu egingo gara termino hau deskribatzen:

"Web 2.0 bezala pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazei deritzogu"
Egia da multzo guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta web tresna hauek bidea erraztu egiten dutela sormen hau sustatzeko.

Mugimendu guzti honen barnean hainbat web aplikazio berri agertu dira eta hauek dira bera ezaugarri garrantsitsuenak:
- Gauza sinpleak egiten dituzte
- Partehartzea sustatzen dute
- Errazak dira erabiltzeko
Erraztasun honek jende gehiagok erabiltzea sustatu du eta edukien garapen emankorragoa izatea. Hainbat adibide daude Web 2.0 erako web aplikazioei buruz eta ia pentsa dezakegun guztia egin daiteke hauekin. Adibide batzuk honako batzuk dira:

- Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. (
del.icio.us, blinklist...)

- Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzatzen (Flickr ...)

- Hasierako Orriak: Internet-en sartzen zarenean lehen begiradan ikusi ahal izateko gehien interesatzen zaizuna (netvibes,
protopage...)

- Ofimatika Aplikazioak: Era desberdinetako ofimatika aplikazioak ordezkatzen dituzte (Thinkfree Office Online)

    - Testu edizioa (Writely) Orain dela gutxi Google-ek erosia
    - Kalkulu orria (NumSum)
    - Proeiktu kudeatzailea (BaseCamp)
    - PDF formatura pasatzeko (
rss2pdf)
    - Eginbeharren kudeatzailea (
voo2do)
  
- Berrien sailkapena: Jendea albiste bakoitzari puntuaketa bat ematen dio eta era horretan sailkatu egiten dira (digg ...)

- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu (
Google Maps, Tagzania...)

- Blog eta berrien agregatzailea: Nahiago dituzun blog-ak eta berriemaileak sailkatzeko (Bloglines)

- Musika gordailuak: Irratia eta musika desberdinen sailkapena (
last.fm)

- Fitxategien Biltegia: Aukera ematen du fitxategiak gordetzeko eta sailkatzeko (Openomy)

- Online Egutegiak: Bertan zure egutegiak kudeatu eta besteenak ikusi ditzakezu (CalendarHub)

- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete (YouTube)

- Gertakizunen agenda: Kontzertuak, teatroa eta gertakari desberdinak sartu ahal izateko (Eventful)

- WYSIWYG Editoreak: Programazioa errazteko (TinyMCE)

- Online Inkestak: Hauek diseinatu eta nahi duzun pertsonei pasa diezaiekezu (Quimble)

- Webgunean estadistikak: Zenbat jende eta nondikan sartu diran zure web-era esaten dizute (
Google Analytics)

- Bilerak online: Nahi duzun jendearen bilera egiteko (Vyew)
- Mezuak soinu bidez: Telefono edo web bidez webgune batean mezuak lagatzeko zure ahotsarekin (barradevoces)

Eta azkenean ideia berriak agertu dira:

- Diru Mailegua:  Pertsona batzuk dira eskatu eta beste batzuk uzten diete interesa negoziatuz (Prosper)

- Sistema Eragileak: Web bidez diren Sistema eragileak (eyeOS)

- Aukeraketa Web-ean:  Zure enpresarentzako langileak aukeratu ahal ditzakezu (ZohoChallenge)

Etorkizunean Idazmahaiko ohizko aplikazioak ordezkatuko dutela gero eta argiago daukat, falta dena da jakitea noiz gertatuko den web-aren iraultza berri hau

No hay comentarios:

Publicar un comentario